XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hiru hilabete arterainoko egonaldietan ez duzu baimenik beharrik E.E.E.ko herrialdeetan.

ZENBAIT GOMENDIO Zenbait herrialdetan batez ere europarretan, N.A.N.arekin sartzea zilegi bada ere beti pasaportea eramatea gomendatzen da, zenbait ustegabe sor daitekeelako.

-TXERTOAK: Bidaian abiatu baino lehen, bai Espainako Estatuan, bai herrialde urrutienetan ere behar-beharrezkoa da geure osasunari arreta berezia eskaintzea.

Osasunaren Mundu Erakundeak (O.M.S.) bi sailetan banatzen ditu txertoak: Beharrezkoak eta gomendagarriak.

Geureaz beste herrialderen batera joan aurretik hango osasun-egoera nolakoa den eta txertoren bat beharrezkoa den jakin behar dugu.

Zenbait herrialdek beren lurraldetara sartzeko, nazioarteko txertoaren ziurtagiria, eskatu ohi dute.

Bestalde beharrezko eta legez eska daitezken txertoak kolera eta sukar horiaren aurkakoak dira.

Beste txertorik behar izatea ere baliteke, honela difteria eta tifusen aurkakoak, adibidez.

Gomendatzekoa da zenbait lekutara bidaiaz joan aurretik zure lurraldeko Osasun-Zuzendaritza joatea aholku eske eta, txertoren bat beharrezkoa balitz, huskeria bat ordainduz emango dizkizute.